Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zertarako irakatsi bere seme urrikalgarriari halako ogibide hutsal eta alferrekorik? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.
Alferrik da hainbeste gatibu urrikalgarriren sufrikarioa behin eta berriz aipatzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.
Neska, ostera, begi luze eta mihi gaiztoz betetako auzunean bizi zen koitadu urrikalgarria besterik ez zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.
Hark hil zuen, eta gero istorio guztia asmatu, jendaurrean hiltzaile ez, baina alargun ero urrikalgarri agertzeko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 171. orr.
Haren ondoan etzaten nintzen ontsa ez bazen, goxoan elaka elgarrekin, eta aroa edertzen zeneko ateratzen ginen hango jende urrikalgarriaren artera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.
Alde batetik urrikalgarri, bestetik dohatsu hola doatzinen burraso eta haurrideak. Herria 2004-09-23
Urrikalgarriak, larrua jotzea bizitzako ariketa gorentzat dutenak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.
-Bazen aitatxi baino urrikalgarriagorik... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 209. orr.
Zure hitzek, alkate laguna, bihotz-mamia ukitzen didate, negarrez jartzen nire arima urrikalgarria. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.
Baina ahots bat goratu da berriz ere, eta doinu urrikalgarriaz xuxurlatu: [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 380. orr.
Honelako adierazpenak bihotzez eta ahoz murmurikatzen eta bere sentimendu urrikalgarriak hasperen atergabez azaltzen ari zela, bat-batean lozorroak hartu eta estasian erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.
Heriotza bala baten azkartasun urrikalgarriak eragin beharrean, itomen luze eta anker baten esku etorriko zitzaigun. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.
Basamortuko bizimodu urrikalgarri hartan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.
Itxura urrikalgarri xamarra nuen inolaz ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.
Eskaleren kraskakoak urrikalgarriak ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Erromes eta urrikalgarri itzultzen zarenerako, Josafateko zelaian izango nauzu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.
Ikusiak nituen aita eta ama ere halako nekezia batean, beren etxetik jalgiz geroz erdaraz behartzen baziren, doi bat urrikalgarri, sakelan pilik ez duten behardunen pare. Herria 2001-10-04