Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adiskide maitea, adiskide laztana, urrikal zakizkit neure oinazeengatik; urrikal zakizkit batez ere zeureengatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
Dohatsu urrikiz dabiltzanak, urrikalduko bainatzaie. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.
Orduan urrikal zintezke, eta irtenbide bat eskaintzen ahal diozu gizarte berdintzale honek bere altzoan har dezan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.
Haietaz urrikaldu zen, hain arloteak ikusirik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Egizu menperatzaileek har dezatela errukiz, urrikal daitezela hartaz. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,50
Jainkoari dei egiten dakogu gutaz urrikal dadin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.
Gutaz urrikal dadila Jainko ona! Herria 2004-09-02
Bat-batean, beste mundurako abian banengo bezala, neure buruaz urrikaldu nintzen: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 54. orr.
Zer egin dezaket ordea, ez bada zu miretsi eta zutaz urrikaltzea? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 334. orr.
Urkatuak urrikaldu behar ditun gutaz, ez gu urkatuez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.
Hemen ez dudala lagunik topatuko, hemen ez zaidala inor urrikalduko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.
Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik, neure buruaz urrikaltzeko josteta libertigarrian ari nintekeen aspertu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Joanes joan zitzaion, azkenean, urrikaldurik, xutitzen laguntzera. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.