Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maiatzak esmalteztatu, urreztatu eta zilarreztatutako kaleetan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Bernard Dartiacave, biarnes artisau famatuak erretaula urreztatu zuen 1708an. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.
Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak. Elizen arteko biblia Ir 37,2
Nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua, orain urreztatua, orain herdoildua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.
Goian, koruko jarlekuak eta sainduen tailuak, ez dakigula zura urreztatua den ala urrea bera zur bilakatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
Eguzki printzek laster urreztatzen ari dituzte bazterrak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 150. orr.
Zerua urreztatzen edo odolustutzen -nondik begiratzen den- ari den eguzkiaren antzera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.
Bidean harrizko iturri bat zegoen, goroldio berdez eta lizunez estalia, eguzki-printzek urreztaturiko ura zeriona. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Saint-Eustacheren itsasontzi handiak sekulako erlikia kutxa baten antza hartzen zuen eguzki izpiek urreztaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.
Ilunabarrak dena urreztatzen duen ordutsuan agertu zen kalezulora. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.
Haizeak dena bizitzen zuen, eguzkiak dena urreztatzen zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.
Estatua urreztatuarekin dugu konparatu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
Goian gailen, katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.
Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.
Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.
Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.
Sabaian, kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Xingola more zati bat atera zuen sakelatik, eta zabaldu egin zion, "Jainkoa zuekin" irakur zezan, letra larri urreztatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.
Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.
Haren izena zegoen idatzirik egur urreztatuzko markoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.
Brontze urreztatuzko irudiekin apainduta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.
Bostongo Concert Hall, Amsterdamgo Concertbegow, eta Vienako Musikvereingo Gela Urreztatua dira erreferentzia horiek. Berria - Kultura 2004-01-06
Ilunabarreko eguzki-printza bat sartu zen leiho irekitik, eta haren distira-ildoan hauts-ale urreztatuak zebiltzan dantzan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.
Bazekusan lur honetako andereetan politena, ile luze urreztatuen orraxtatzen ari zela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 61. orr.
Gizona argi urreztatuan sartu zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.
Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena; gero, urreztatuak garbitzeko oreena, [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.
Bazirudien marko urreztatudun koadro bateko irudi bat zela, barraren atzean kokaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.