Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantu urritzen hasi ziren zozoak eta urretxindorra, eta etxetxorien pipirrioen txanda iritsi zen gero. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.
Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Gauez etxerantz doazen jaunek egunkarietara idazten dute, esanez urretxindorra entzun dutela Lorategietan, baina Peterren txirula da entzuten dutena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 258. orr.
Ederki kantatzen zuen urretxindor bat zeukala sinetsarazten zien. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 184. orr.
Zioenez, delako monjeak urretxindor bat ikusi zuen adar batean txorrotxioka, eta hain politak ziren haren txorrotxioak, hain liluragarriak, non hari entzuten ez dakit zenbat mende egon baitzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Urretxindor kantak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.
Zer da ipuinaren lelo hori, postariaren seme, oinetan urretxindor hegoak dituzun mutila? Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.
Usoak galdutakoan, urretxindor-andana bat azaldu zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.
Kantari batek, berrogeita hamarren bat urteko urretxindor tripandia, sopranoendako kabatinak abestuko ditu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.
-Goazen hemendik, urretxindor nazkante horiek utzita -esan zidan Farr jaunak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.