Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iritsi da itxaropenari leihoak zabaltzen hasteko ordua, eguzki urretsuz dirdaika dagoen itsaso ardo-kolorean aurrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.
Aurki zabaldu zen eguna, eta ekain hasierako egunsenti urretsu horietako bat nagusitu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 325. orr.
Argi urretsuz bete da etxe osoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 110. orr.
Ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.
Argi-abar jaio berriak distira jostari urretsuak eragiten zituen fatxadako adreiluetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.
Begien ezti makatz kolore urretsuak dirdai egiten zuen eguzkipean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
Erortzen dira mugak eta loratzen zaigu bihotzean eguzki bizi gori bat, urrerik urretsuena baino distiratsuagoa dena, nola loratu baitzitzaion Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.