Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baziren Baigorrin andere burjes batzu ongi beztiturik elizara etortzen zirenak, baina Delpanisa bakarra zen hoinbeste zeta, balus, farfail, larru soinean zituena, urreria, perleria lepotik eta ukaraitik dilindan, Pariseko aberatsen azken modako irudia herri ttipi honetara ekartzen zuena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 43. orr.
Bere armeria, diplomazia, urreria eta estatu jantzi ospetsuak ezin aldatuz dabilen Erromako Elizaren buruzagi askoren kaskoetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.
Urreria laket zuten omen laminek eta fama zen urrezko orraze batzuk bazituztela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 167. orr.
Otsabiden ez zuten erraz patitzen hainbeste urguilu eta urreria zekartzan anderea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.
Sakristaua atxilotzen edo hartzen dute bortizki; nahi diote aitorrarazi urreria hori non atxikitzen zuen gorderik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.