Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguna urrentzean, Monestier zinez atseginez zegoen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.
Kartier guzietan pasaturik bakarren dantza eta kantuak emanik urrendu dute beraz biziki ongi aurtengo itzulia. Herria 2001-03-01
Arestian urrendu da Arabako Bertsolari Txapelketa, Nafarroakoaren oihartzunarekin bat egin duena. Berria - Kultura 2004-05-05
Bazkaria urrentzean Pilotarien Biltzarreko presidentak eskertu ditu Heletako apez meza emaileak, auzapez ordea eta Herriko Etxea, Agerreko nagusia, sukaldaria eta zerbitzariak, hitz bereziak eskainiz Hegoaldetik jinikako anaiei eta Landesetarik etorriak zirenei. Herria 2004-10-07
Azkenik, Hendaiako mugaren haraindira heltzean, eguneroko giroan sartu aitzin, eta bere Euskal Herriko lehen itzulia urrentzean, pentsalari gazteak eskaintzen digu, beste filosofo heletar batek, Etienne Salaberri zenak prezatuko zukeen hausnarketa edo meditazio luze bezain hunkigarria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.