Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urrebotoi iz belardietako landarea, puntan lore hori ikusgarri duena (Ranunculus sp.).
Belar eta urrebotoi artean etzaten ginen ibaialdean, eta gorantz begiratzen genuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.
Orduan, barrez lehertuko naiz, nire gorputza zolda zikin nazkagarriaz estalia egon arren, haragizko loretan zabaltzen, bioletatan, urrebotoitan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.
Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.
Artilea daukat sorbaldan, urrebotoi hirustak hegan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.