Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurreratuko nituen hamar edo hamabi urrats, eta hartan zangoen artean trabatu zitzaidan jantziaren urratua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.
Galtzerdietan urratu bat zuen neska oroitarazi zioten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 49. orr.
Hark ere bazauzkak urratuak galtzontziloetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Hodeien urratuetatik esne itxurako eguzki distira margulak iragazten dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 44. orr.
Ez da ezer, aurreko kristalarekin egindako urratu txiki bat besterik ez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 26. orr.
Eskuineko eskumuturraren parte batean ere urratu handiak ageri zituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Perrexila moztu zuen, guraizeen hotsa entzuten zela, eta, azkenik, limoi-azalak birrindu zituen, urratu bat eginik hatz-muturrean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Aurpegian urratuak eta lepoan ubeldura batzuk. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 112. orr.
Zeren urratu haiek, sakonak ez ziren arren, gaiztu eta gaixtotu egin baitzitzaizkion Mattini. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
-Urratu horiek hobeki garbitu behar ditugu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.
Neska bat besoko urratua sendatzen ari zaio mutil bati. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 11. orr.
Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.
Niri bala pare batek urratua egin zidatean buruan, huskeria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.
Hamar mila metro gora indar gogortxoa eginez gero, gerta daiteke bihotzeko giharretan urraturen bat eragitea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.
Urratuak konpontzea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 128. orr.
Urratu zabal bat zeukan sabel aldean, haragia hezurreraino ebakitzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.
Nire espiritua behintzat holaxe dago: lekuek eragindako urratuekin markatuta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 15. orr.
Lehenagotik, haren maiteño izandako aunitz ikusiak zituzkeen bertze baten besotik kateatuak, eta ez hargatik urraturik bihotzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Lurrak euria behar din, zeru urdinean urratu bat egingo bagenu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.
Isiltasunaren urratu bakarra ere handixetik heldu zen: ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Etorkizun eder baten itxaropenean bizi gintuan han, eta hark sendatzen zizkigun errealitate gupidagabeak azalean utzitako urratu eta zauriak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.
Diziplina urraturik txikiena eginez gero, zapla, hantxe omen zegoan beti, zaldi gainean senegales-en bat zigortzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
Ezkerreko eskumuturrean bi azal-urratu zituen, biribilak, soken ondoriozkoak itxuraz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean; handik hegatzen da ezinka beti, sekula ez hotsetatik eta beren josi-urratuetatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.
Handik puska batera, urratua, ezabaketak eta zuzenketak lagun, emaitza hau iritsi zuen: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.
urratu bat (20); urratu batek (4); urratu batez (3); urratu txiki (9); urratu txiki bat (6)
urratua egin (3)
urratuak egin (3)