Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ederki urperatzen zara, mutiko -esan dio Lepic jaunak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.
Zure aberastasunak, merkantziak eta salgaiak, zure marinel eta lemazainak, zure itsas arotz, merkatari eta gerlariak, daramatzazun ontzilari guztiak, itsasoaren erdian urperatuko dira zeu hondoratzean. Elizen arteko biblia Ez 27,27
Denak, ibaiaren indarrak erasota, edo gainean zeramaten pisuagatik, azkenean urperatu eta ito egiten ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1012. orr.
Arrantza mota horretarako erabiltzen diren sareak 30 zentimetro inguruko sakoneraraino urperatu daitezke. Berria - Gaiak 2004-06-08
Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz, airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gainetik, irristadan bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Itotzeko zorian dagoen pertsona baten gorputza, gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumena baino espezifikoki astunagoa bihurtzen da, eta ez litzateke inola ere urperatuko, baldin eta besoak azalaren gainetik jasotzen ahaleginduko ez balitz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 154. orr.
40 nekazari galdu ziren atzo, lanera joateko erabili zuten txalupa urperatuta. Berria - Mundua 2004-07-22
Zurrumurruek ziotenez, aspaldiko urteetan Pasai Donibanetik gertu erdi urperatuta zegoen ontzi laranja herdoildu baten sotoa zen infernurako lasterbidea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.
Urperatutako ontziak 45 tona gasolio eta 3.000 litro olio zeramatzalako barruan. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Bizkaiko Itsas Kapitaintzatik ontzia hondoratuta dagoen leku inguruan ez urperatzeko eta ez nabigatzeko agindu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Berriz ere burua urperatu zidaten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Horrez gain, urtegiak lurrik emankorrenak urperatu zituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 67. orr.
Eta, batere aztarnarik gera ez zedin, ibai bat desbideratu, eta urperatu egin zuten hiria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Elementu hauek erretiraturik, lurra, orain amaigabeko itsasgain urdinkara hedatzen den lekuan, bat-batean hondoratu zen eta leizeak uhin gaziz urperatu zituen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.
Olatu erraldoiek hegoaldeko kostaldeko 2.000 kilometro inguru urperatu dituzte. Berria - Mundua 2004-12-29
Ingelesek alemanei berrogei aleko ontzidi bat urperatu dietela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta, erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki eginda denak, ezpal mordo baten gisara. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.
Oi!, zergatik ez nintzen negar-malkotan urperatu bertan, neure larriari ur horrez igurtzaldi bat emateko? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.
Justinianoren erreinuaren ondoren lonbardiar, eslaviar eta arabiar inbasioen uholdea etorri zen laster; antzeratsu [...] Hamurabiren lan neketsua laster urperatu zuen mendietako kasiten inbasioak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.
Unetxo batez bizitza urperatzen zenean, esperientziaren esparruak amaigabea zirudien. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.
Iritzi batzuk, elkarrekin borroka eginez eta irakinez, argitu egiten dira, eta azaleratu egiten dira benetakoak, faltsuak ahazturan urperatzen diren bitartean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.
Itsasontzi urperatu bati buruzko kantu bat abesten zuen gizon itsu batek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.
Kostako herri batean bizi naiz orain, eta ez dakit zergatik, inoiz baino presenteago ditut egun hauetan kartoizko kaxak, arrain laranjak, aitaren zapata bustiak, gure urte urperatu haiek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.