Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da ba itsas hondoko altxorrak berreskuratzen lan egiten duten urpekari horietako bat izango, ezta? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.
Bi urpekari agertu, eta gabarroia miatzen hasi dira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.
Bilboko urpekari bat hil zen atzo Espainiako Mouro uhartean, uretatik ateratzean deskonpresiorik egin ez zuelako. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Funtsean ontziak amuarena egin behar du, sardetan ei dabiltzan urpekari alemanetako baten batek Pilar ikustean azalera etorriko delako ustean oinarritzen baita operazioa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Horrezkero The Crook Factory hartako batzuk Friendless operazioan sartuak direla eta, mutikoak ere horrexetan sartu dira, hots, urpekari alemanen ustezko ehizan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 152. orr.
Sentsazio goxo lasaigarria zen; aspaldiko urpekaritza-urteak gogora ekarri zizkidan sentsazio bat, alegia, urpekari jantzirik uraren presioa gorputz osoan emandako besarkada bat bezala hartzen nuenekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.
Bizkaiko urpekari talde bat Zierbenako kai muturreko uretan sartu zen atzo, bere kabuz, joan den larunbataz geroztik hor hondoratuta dagoen Diana Uno ontzia ikustatzeko. Kokainaz beteriko 20 kutxa atera zituen poliziaren urpekari talde batek, ontziak hondarra jo zuen tokitik hurbil. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Hurrengoan urpekari-jantzia erosiko dit. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 268. orr.
Lekuan bildutako lagunetatik bi neoprenozko urpekari jantziz zeuden. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.
Atzo robot urpekari bat eta Frantziako fragata bat salbamendu lanak egiten hasi ziren. Berria - Mundua 2004-01-06
urpekari talde (5); urpekari talde batek (3)