Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urologo iz urologian espezialista den sendagilea.
Sintomak aztertu, balorazio bat egin, eta horren araberako tratamendua jartzen du gero urologoak. Berria - Gaiak 2004-11-21
Botika bidezko tratamendu horrek huts egiten duenean, edo prostata handitua zuten gizonek botika larregi hartu behar dituztenetan, baina, beste irtenbide bat bilatu behar izaten du urologoak: kirurgia. Berria - Gaiak 2004-11-21
Antonio Gelabert Bartzelonako Mar erietxeko urologoaren esanetan, bestalde, teknika berri horren bidez egindako probak zitologiaren bidez egindakoak baino «zehatzagoak» dira. Berria - Gaiak 2004-05-01
Erekzioaren disfuntzio kronikoa duten gizonei urologora joateko aholkatzen die Madinak. Berria - Gaiak 2004-11-21