Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
uroilo iz hegazti zangaluzea, moko sendo gorria eta luma ilunak dituena, zingiretan-eta bizi dena (Gallinula sp.).
Zisnea, belabeltza, uroiloa. Elizen arteko biblia Lb 11,18
Poporroka ari da galeperra, karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.
Kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Goizero, guk aldegin eta berehala, atsoak etortzen ziren gure etxaldera, saskietan ahate, uroilo eta txita hilak ekarriz, eta hildako bakoitzaren truke amak bizi bana ematen zien. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.