Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lekurik urrunenetatik, hildakoen errautsez betetako urnak bidaltzen dira, Gangesera jaurtitzeko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.
Hogeita hamasei bidaia-ordu, herri industrial handi hartara ailegatzeko, bertan ehortzi behar baikenuen aita; portzelana zuriko urna bat, hormigoian egindako zulo txiki bat. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.
Krabelin-sorta bat jarri nuen urna zuriaren ondoan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.
Eta Ama Birjina ere gure aurrean zegoen, kristalezko urna batean sartuta, goxo irribarre eginez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Dorre hauetarik bat begitandu nahi baldin baduzu, imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Udaberrian lorategiko urnak, haizeak ekarritako haziekin kasualitatez beteak, beti bezain alai zeuden. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.
Urna batzuk atxikitzean, heldulekuak hautsi egiten ziren hatzen pean, eta alboak zabaldu, lore artifizialki margotuak erortzen utziz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.