Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jardin joria zuen, euskal paisaia zentzuzkoak inguraturiko landare tropikalen oasi hostotsua, hamaika urmael, zubitxo eta estatuarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.
Lorategietako urmaela, ume eta helduek txalupan ibiltzeko erabiltzen dutena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.
Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Urmaela inguratzen zuen barandaren gainean, estatuaren parez pare, gardenia bat zegoen, emakumeak hantxe utzia. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 221. orr.
New Yorkera itzultzea, Central Park-era itzultzea ahateen urmaela izoztuta ote zegoen ikustera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.
Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Zuri-zuri egongo zen laster parkea; desagertuak ziren orduko urmaelaren eta iturriaren inguruko zuhaitzak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.
Bazter batean, hotsak adierazi bezala, iturri bat zegoen, eta haren urarekin osatutako urmaelak -"putzuak", Lubisen lexikoan- leporaino bereganatzen zuen Pantxo. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Hango mendietan jaiotako errekasto bat besterik ez zen, zuhaitzarte batean urmael moduko bat eratzen zuena, eta bertan bainatzen nintzen goizero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.
Errotonda batek urmael txiki bat babesten zuen erdian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.
Lokatzezko hormez egindako urmaelaren ondotik doaz ibilian; urmaelean ahate-multzo bat dabil igerian, lasai-lasai. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Urtaro hartan urmaeleko lotoak zimeltzen ari ziren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 43. orr.
Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Urmael bareak egunsentiko hodei lasterrak nola, halaxe islatzen zituen haren aurpegi mardul, polit, atseginak beste lauren sentimendu igarokor guztiak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.
Ideia hori nerabilela buruan, bere distira lasaia etxearen ondora zabaltzen zuen urmael beltz eta fantastiko baten ertz-ertzera eraman nuen zaldia, eta uretara begiratu nuen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.
Urmael berde handi bat, igelez betea. Urmael lokaztuetan antigoaleko eresiak kantatzen dituzte igelek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.
Lorategietako pasealeku nagusia, Kensington Jauregiaren eta Urmael Biribilaren artean dagoena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 226. orr.
Itsasoak oliozko urmaela zirudien, beltza eta barea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.
Petrusek hustu egin du ura biltzeko porlanezko urmaela eta handik algak kendu eta garbitzeari ekin dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.
Irris lohidoietako urmael usteldu geldoetan belaunetaraino sarturik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 86. orr.
urmael biribila (3); urmael biribilaren (3); urmael biribilean (8); urmael biribilera (3); urmael txiki (3)