Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ba al dakizu Urlia ospitalean dagoela oso larri? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.
Urliak barkatzen badio Sandiari honek barkamena eskatzeko baldintzapean, zer barkatzen du edo nori barkatzen dio? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.
Urliak Sandia maite du. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.
Eskabide batekin joango zaio urlia; galdera sorta batekin sandia. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.
Bosta urlia da, zazpia berendia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.
Familia osoa elizan sartu ginelarik, erretorea ongietorria ematen ari zen eliztarrei, bostekoa eskainiz urliari, kortesiazko irribarretxoa berendiari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 78. orr.
Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.
Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 158. orr.
Konparazione, Zayd kalifikatzeko, bera Urliaren aita dela edo Sandiaren bazkidea dabilela esanez, edo halako tokian bizi dela, edo halako denboran bizi zen norbait zela aipatuz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.
Are gehiago mindu ninduen jendearen jokamoldeak, zeren urliak irri egiten baitzion osaba Joanikoti, sandiak irain, eta berendiak hatza luzatzen zion. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.
Ez dakit zer sari banaketatan halako aktorea halakorekin hizketan aritu zela, han zirela Urlia idazlea eta Sandia kantaria, Txamorro egunkari zuzendaria Belendia legebiltzarkidearekin. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 60. orr.
Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Gure epistemologiaren oinarriak inoiz zalantzan jarri beharko ez balira bezala, oso ohituta gaude nor da urlia? galdera modu unibertsalean erabiltzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Bere senean dagoen inork ez du urlia ezezagun baten ardura hartzen, are gutxiago urlia hori judua bada. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 213. orr.
Harako kardinalarena, Kopernikorena, Urlia III.arena eta errege Berendia I.arena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.
Beldur nintzen, bozgorailuetatik ez ote ziren hasiko “Urlia bidaiaria, Urlia bidaiaria, badakigu non zauden, [...]”. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.
Nola esan zidan urlia hark deitzen zela belar hau? "Kapitana, jauna". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
Zer zen bera, dibertitzeagatik edozer egiteko prest zegoen urlia bat? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 218. orr.
Sorbaldak jasotzen dizkio, ordea, soldadu urliak, begiak makurtzen berendiak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.