Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urkidi iz urkiak dauden saila, urki basoa.
Hirugarren basoa, urkidi txukun bat, Peru eta Marixerena zela esan ziguten baserritarrek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.
Urkidi bat eta pinudi bat zeuzkan ezker-eskuin, bi hego bailiran, ilunagoa bata eta argiagoa bestea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
"Baso Beltza" esaten genion baso baten ertzean bizi ginen -izena ez zen oso egokia, urkidiak ere bai-baitziren, zuri askoak, eta gure inguruan izeidiak-. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.
Urkidi baten erdian moldaturiko parke miragarri hartan zehar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.