Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik saiatu ziren garaikideak urkatzearen artea hobetzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Aitak Salemgo urkatzeen ondoren esandakoa berritzen zuen Norak bere baitan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.
Hitzik egin gabe eta bihotza kolkoan segitu zuen ostera Norak bigarren urkatzea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.
Erorketa-bidezko urkatze honek bazituen abantaila franko [...] erorketak lepahezurra hautsi eta lipar batean akabatzen baitzituen gaizkileak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 98. orr.
Urkatze bakoitzarekin arimako zama arintzen zitzaiela zirudien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.
Urkatze-lanak zientifismo bide horretatik abiatu zirenetik, hainbat negozio-gizon saiatu ziren langintza horretatik lanbide egiten. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 99. orr.
Borreroak koadernotxo bat marraztua du berak asmaturiko urkatze-postura desberdinekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.
-Urkatze-saioa hastear agertu dituk. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.