Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urkatu, urka(tu), urkatzen 1 du ad urkamendian soka batez lepotik zintzilikatu; horrela zintzilikatuz hil.

Birritan urkatu zuten: lehenengoan, soka apurtu egin zen; bigarrenean, 1701ean, Exekuzioen Portuan hil zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Nik ez diat inor urkatuko!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.

-Urkatu egingo haut, Bartolome Izeta ahardi kumea! -bihurra estutu nion, pittin bat, eta arraunak askatu zituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.

Urkatu behar banauzue, urka nazazue behingoz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

-Urka ezak! -oihu egin zuen emakume txima-jario batek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

Beste halako urkatu egin zuten bere gaiztakeriengatik; baina nik askoz gehiago merezi dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

-Inor hil ez bazenu, ez zintuzten urkatuko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Urkatu, urperatu eta laurdenkatu omen zuten herri osoaren orgiarik itsusienaren erdian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.

Harryk bete beharreko eginkizuna [...] heriotza-zigorrera kondenatutako norbait urkatzea zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

Ivan Janson nekazaria epaitu eta urkaturik hiltzera kondenatu zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Urkatuta hil zituzten bederatziak urte bat lehenago izandako sarraski baten erantzuleak izatea leporatuta.  Berria - Mundua   2006-02-10

Urkatzeko soka lepoan estutu ziezaiotela agindu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Urkatzera eraman dute, eta ez dirudi arduratzen denik ez heriotzaz, ez bere arimaren salbamenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.

Ez dugu txakur bat urkatuko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

2 (bere burua objektu gisa duela)

Etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,23

Behar bezala aitortzen ez zitzaiola eta, batzuetan, bere burua urkatu eta gu miseria gorrian uzteko asmoa azaltzen zigun.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.

Haserreak itsututa jo ere egin zuen Arakne gajoa, eta honek, hura dena jasan ezinik, bere burua urkatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 194. orr.

Azkenean ez nion, ordea, Joachimek bere burua urkatu zuenik esan, gezur bat baizik: angina pectoris.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.

Erran nien ez nuela batere neure buruaren urkatzeko gutiziarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Bigarren kasuan aldiz, presoak bere burua urkatu zuen auzitik itzuli ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Bertsio ofizialaren arabera, ziegan zegoela bere burua urkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ziegakideak aurkitu zuen, bere burua izara batekin urkatuta, komunean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

· Ez dut sekula Errusia utziko; lehenago neure burua urkatuko dut.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

Hildakoak dirudite, botinak han goian, oholaren gainean, txukun lerrokatuta uzteko arreta hartu ondoren euren burua urkatu berri dutenak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 152. orr.

Neure burua urkatu baino hobe dut Jaunari heriotza eskatu.  Elizen arteko biblia   Tb 3,10

• 3 da ad

-Bueno, dagoeneko zuk azaldu duzu, Jon Bengoa urkatu egin omen dela ziegan. Bere zapiarekin urkatu zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 115. orr.

Ofizialki baieztatuta ez zeuden informazio batzuen arabera, urkatu egin zen.  Berria - Mundua   2006-03-07

FIES moduluetan jende asko urkatu da, bai.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

4 irud/hed

Ez, Euskara ari dugu urkatzen, itotzen.  Herria   2004-07-05

5 (era burutua izenondo gisa)

Halako batean, nahi ez arren, emakume urkatuarekin aurkitu zen aurrez aurre, eta [...] oldarrean esku zakar ezezagun batzuek oholtzaduraraino igoarazi zioten eta, han zegoelarik, hildako emakumea goian zintzilik eta bera azpian harriturik, haren esku luzeek, haren judu eskuek, ukitu egin zituzten urkatuaren oinak, soka bihur batez lotuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Bitxia izan daiteke justuki, gizon urkatu bat marraztu izana.  Berria - Kultura   2004-08-03

Urkatuaren hanka kolore galduek triangelu bat marrazten zuten airean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Aurpegi batean aurpegi guztiak daude, gaizkile batean gaizkile guztiak, urkatu bakoitzean urkatu guztiak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Iruindarrek, berriz, urkatuak dilindan ikusi eta berebiziko inpresioa hartu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Neskak [...] ezin kendu zuen burutik urkatuen begirada hondoratua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

-Herriak uste du gurutzea eskuetatik jausten zaionean hil dela osoro urkatua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.

Urkatuaren etxean ez da soka-solasik izaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus