Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urkamendi (167 agerraldi, 44 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz kondenatuak zintzilikatzeko tresna, soka duen haga horizontal batez eta honi eusten dioten habe zut batzuek osatzen dutena. ik urkabe.

Udaletxeko atariaren aurrez aurre eraikitako urkamendian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Plazaren erdian, arotzak jo eta ke ari dira urkamendia jasotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

Epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Menturaz urkamendiaren mailadian gora zindoazela burua jaso zenuen une batez, eta eliza ondoko dorretxea ikusi zenuen leiho guztiak zarratuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.

Urkamendiko tranpola zabaltzen zuen hagari eragin zion borreroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Nik, John Hathorne-k, Salemgo hiriak sorginkerien aurka jarritako kausaren epaileak, urkamendian hiltzera kondenatzen dut Martha Cory, deabruarekin tratuan ibili izana frogatu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Urkamendira eramanak, azkenik, ez ziren "ehunka" izan, hiru baizik, horietariko bat Bernard Etxeto, Lüküzeren bigarrena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Ezin zuen zehatz irudikatu urkamendiko heriotza zer zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.

Berdabioko jauna urkamenditik zintzilik dagoen urka-bilurraren parera iritsi da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Orgara estekatu, herrestan eraman urkamendiraino, eta handixek eskegi zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 113. orr.

Urkamendiak zeuden, sarreratik ez urruti, eta bertan, zintzilik, aurpegia desitxuratua, eskuak gogortuak, soin enborrak baldar airean eta oinutsik, soldadu alemanak, elurrak zurituriko uniformea jantzita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Borreroa, dentistarenean, urkamendian sentitzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Gauean, On Camillo urkamendira bezala joan zen leihoko zirrizturantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

Uste duguna da aulki elektrikoan, urkamendian, gilotinan, garrotean edo sutan hiltzera ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko, agian hiltzeko modu horiek ez dutelako duintasunik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

2 urkamendian hiltzeko zigorra.

Haien bizitza ikaragarri laburra da: haietako bakoitzak zain dauka urkamendia, edo espetxea, edo eromena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

-Noiz ikasiko ote dute [...] urkamendia dela horrelako jendea tratatzeko era bakarra?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Utzitako lekuan, hilda aurkitu zuten haurra hurrengo egunean; ama nor zen jakin zuten, urkamendira kondenatu zuten, eta epaia bete zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orain urte batzuk, aurrekontu arazoak zirela eta, bost kondenatu urkamenditik libratu ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urkamendia jasotzen (3)

urkamendira igo (6); urkamendira kondenatu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus