Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urkagai iz urkatua izango den pertsona.
Hasierako higuina tokia uzten ari zitzaion urkatu berrien itxura, sexu zein keinuei buruzko jakin-minari, urkagai guztien oinazea antzekoa izaki, arropa nahiz gorputz-ezaugarriei buruzko xehetasun fisiko haiek harturik exekuzio batetik bestera zeuden alde bakartzat. Borreroak urkagaiaren eta urkatuaren begi-ninietan irakurtzen daki. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.
Ez al dute erraiten, konparazione, ezen Pazkoz urkagai denak garizumaren laburraz dituela penak [...]? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 103. orr.