Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urkaberatu 1 izond/iz urkaberan zintzilikatua. ik urkamendiratu.
Gisa hartara, heriotza, gorputzaren beraren eroriko bat-batekoak ekartzen zion gaiztaginari, hegaldi laburraren akabantzan, soka tinkatu eta krak! hausten baitzuen urkaberatuaren lepo-hezurra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
2 irud/hed
Arropa multzoa urkaberatua, Edurne harraskako katilu eta plater bakanak garbitzen hasia zen Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.