Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urka1 iz urkamendia.

Elektrokuzioa, urka, fusilatzea eta gas ganbera baztertu ondoren, injekzio hilgarriaz ezartzen dute heriotza zigorra.  Berria - Mundua   2006-05-05

2 urka-bilur (orobat urkabilur g.er. eta urkabihur g.er.) iz soka batean egiten den korapilo begiduna, sokatik tiratzean estutzen dena.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Hamabi urka-bilur zeuden bertako haga batetik zintzilik, haiek ere bandera bezain geldi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari, eta [...] ezkerraldeko lehen urka-bilurra sartu zion burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Borreroak burua makurrarazi dio, urka-bilurra eroso estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Hogei urteko frantses bati, urka-bilurra lepotik ezarri eta hatsa pikatu, begiak zuri zuri bihurtu eta hezurrik gabeko haragi puska baten gisa dilindatu arte airean mantendu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

Amak berak egin zizkion lastoz beteriko panpinak, mutikoak urka-bilurretik zintzilika zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

3 irud/hed

Angustiaren urka-bilurrak estutu ninduen lehenengo aldiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Eskailerak igotzen zituzten gizonezkoak, gorbatadunak gehienak, aurpegia gorrituta iristen zirela eskailera-burura, gorbataren korapiloa urka-bilurra bailitzaien.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

4 urka-gizon

Ezizenez Hangman, hau da, urka-gizona, gutxi gorabehera, bere lanbidean gizon saiatua izan zen eta liburu bat ere idatzi zuen, langintza ikasi nahi zutenek testuliburu egokia izan zezaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 99. orr.

5 urka-mutil

1932. urtean hasi zuen ofizialki bere langintza, baina lehenagotik ere urka-mutil lanetan hainbat urte egin zituen aitaren eta beste profesional batzuen laguntzaile.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

6 urka-zigor

Sute bat eragiteko arriskua harturik gure gain, eta, ikuspuntu pragmatikoago batetik, lepoa jokatuz: ezen urka-zigorra ezartzen baitzitzaion, besteak beste, estalpe barruan pospolo bat pizten zuen orori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

7 urka-zulo

Borreroak Berdabioren oinetan zegoen urka-zuloa zabaldu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urka bilur (8); urka bilurra (13); urka bilurrak (4); urka soka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus