Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urgun 1 iz bigarren txalapartariaren joaldia.

Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia; beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz, borroka erritual batean besarkatuz, askatuz, jolas erotiko baten pare; bigarren txalapartariak "urgun" edo "herren" egiten du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Denbora ateratzen genuenean, "ttakun" eta "urgun" egitera biltzen ginen nire aitaren garajean, non baikeneukan aitaren kamioia artean ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Makilak hartu, eta jo eta jo hasi ginen; hark "ttakun" egiten zuen, eta nik "urgun", eta gero alderantziz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.

2 urgun egin herren egin.

Zamaketari zebilela min hartuta maingu gelditu zelakotz eman omen zioten lan hura, ez dakit, hala erraten zuten, urgun eginagatik berdin heltzen ahal zion palari, nik uste. Haren atzetik irten nintzen, Anton Patiño-ren atzetik, eta harri kozkorretan urgun eginez hurbildu ginen biok [...] lokomotora zaharrera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

· Urgun txikia egiten du eskuinetik, noizean behin belauna tolestu eta igurtzi egiten du eskuaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Agurea harresia utzi eta urgun handiak eginez besoak inarroska abiatu zaionean Bulldogek ihesari eman dio heriosuhar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus