Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urguilu eta izpiritu gogortasun handia du. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Zuk bai baituzu ama bati urguilua eta plazerra sortzeko behar den guztia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.
Agian horrek guztiak min emango zidaan, eta nire handiusteari eta urguiluari zaplada bat emango hioan, baina hori ez zuan izango nire adiskide hintzelako egin huena bezain larria. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.
Urguilua harroturik eta lasaiturik sentitu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 114. orr.
Familia osoarentzat onena izango zatekeen Darling jaunak urguilua irentsi eta korapiloa eginda zeukan gorbataren bat janztea. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.
Bere furfuria, baina, ez zetorkion bertutea eta usadio onak defendatzeko nahikaritik; bere furfuria urguiluan errotzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.
Eta urguiluak nauela atxikitzen, gerizatzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 72. orr.
Ontasun horiei oraino atxikia izateko urguiluak hartua naukala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.
Orduantxe nahastu zen Cyrilen ariman mendekua urguiluarekin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Beste une batzuetan, urguiluaren zoramenak jo zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.
Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.
Mediokritatea gorroto duen emakume ausart eta urguiluz betea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Ez dut nire sexuari egozten zaion harrokeriarik; eta are gutxiago urguiluzko amarrua baizik ez den xalotasun aizunik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.
Ibarretxek hitz goxoak izan zituen MCC taldearentzat: «Euskal herritar guztion urguilua da, izan nahi duena delako». Berria - Ekonomia 2004-07-08
Testamentuan esan zuen ezkutatu gabeko urguilu zintzoaz ziurtatzen zuela ia 40 urteko gidari bizitzan ez zuela izan istripu bakar bat ere. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 86. orr.
Guraso triste haien umeak ginen eta dignitatez bederen, edo urguilu propioz, ez genuen lur eta behi gorotz urrineko "pasibitate" haren pairatzea merezi. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 88. orr.
Dorretxeak hutsa zirudien; andre Joseberen urguilu handiena izan zen baratzea belar tzarrez betea zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Neskatila eder, alai, begi biziko haren aita izateko urguilu sekretu hark. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 143. orr.
Barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Urguilu irainduak halaxe eskatzen zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 197. orr.
Urguilu madarikatua, hainbeste jenderen bizia errautsi zuena. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.
Zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.
Hala aitortzen zuen behintzat, urguilu zizta batez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Urguilu pitta batek kilikatzen banindu bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.
· Ekintzarako askatasuna eta pentsamendua giza urguiluaren ilusioak dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 20. orr.