Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agure urguilontzi hark aita-amen bizia izorratu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.
Hau ote da zure egia, aurreiritziz josi ohore zaharkitu baten aitzakian, hiru hobengabe sakrifikatzeko dudatu ez duen leinuko jauntxo urguilontzia? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.
Aberatsenek eta urguluntzienek ere denbora laburrik barne ikasi zuten han diruak ez zuela baliorik, denak kaka berean zirela eta hori onartu behar zutela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Ez dira ez urguilontziak, ez jeloskorrak, ez aiherkorrak, ez likitsak, ez gormantak, ez gezurtiak, ez ohoinak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 86. orr.
Alabaina, Graxi txikitatik urguilu-ontzi eta harro-putzua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
Joantto ez zitzaion itzuliko; aitatxiren gisara, sobera urguilontzia zen eta ez zuen amore emanen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.
Urguluntzia gehiegi gabe, hiriaren heineko gauzak antolatzen hastea hobe litzatekeela zeritzon. Berria - Kultura 2004-05-26