Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Urgentzia bat da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 307. orr.
Urgentzietan pazienteek komunzki lau oren beha egon behar dutela ikusiak izan aitzin, horrek aski argi erakusten baitu langile eskasia. Herria 2005-06-23
Urgentzia Estadua dute han hamar egun iraun dezakeena, ez gehiago, ahal bereziekin baina segurtamena emana dio lehen minixtroak Washingtoni, denak ponduan jarriko direla laster. Herria 2003-11-13
Urgentzia kasuetan, osagarri langile profesionalentzat, permanentzia berezia Baionako Gaskoinen plazan idekia da, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 9etatik eguerdirat eta arratsaldeko 2etatik 4,30ak arte. Herria 2004-10-14
Urgentziaren eta betierekotasunaren artean kolokazko orekan zintzilikaturik dago. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.
'Afaria egingo dugu, situazioaren urgentziaren araberakoa,' dio Imanolek, ni dutxatu bitartean bera prestatzen hasi den arroz zuria erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
Gaztetasuna, amorrua, irrika, urgentzia eta probokazio-nahia darion poesiarekin topo egitea. Berria - Kultura 2006-03-14
Urgentzia erabatekoa du arazo horrek, esaten zaigu batera eta bestera. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.
Neure deiaren urgentzia ulertzean, Babetek etortzeko erregutu zidan, arratsaldeko zazpietan etxeratzen zela erantsiz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.
Ezkutuko izenekin, urgentzia eta presazko amodio saioak egiten zituzten edozein ostatu zaharretan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 163. orr.
Urgentziarik gabeko itzulera. Berria - Kultura 2004-09-15
Bakea urgentziaz behar da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.
Urgentziaz ekin behar diogu lanari. Berria - Mundua 2004-03-05
Urgentziaz deituriko lantegiko erizaina agertu artean, soinean zeraman atorra urratuz burua oihalez inguratu zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.
Mementoan, urgentziazko egoeran daude. Berria - Ekonomia 2004-02-28
Atzo urgentziazko bilera egin zuten herrialde kaltetuek, neurriak hitzartzeko, gaitza gehiago zabale ez dadin. Berria - Gaiak 2004-01-29
Urgentziazko dei güziak 15 telefono zenbakitik iragaiten dira. Herria 2005-01-06
Odon Elorza Donostiako alkateak iragarri du «urgentziazko plana». Berria - Kirola 2004-11-12
Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen salerosketaren araudia, urgentziazko lege dekretu bidez. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Zer eragin du prozesua urgentziazko bidetik egiteak? Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Gau hartan, Guardia Zibilaren atzaparretan erortzeko arriskuan egonagatik, Andoainera etorri zen J.M., eta, urgentziazko sendaketa egin ondoren, antibiotikoak eman zizkidan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.
Urgentziazko tratamendu baten premian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 306. orr.
OMEk «beharrezkoa eta urgentziazkoa» ikusten du prebentzioa, tratamendua, ikerketa, eta denbora luzerako laguntza uztartuko dituen egitasmo bat hitzartzea. Berria - Gaiak 2004-05-12
Eta ez da urgentziazkoa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.
urgentzia bat (3)