Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntza Kontseilu berriaren lehen zeregin urgentea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 27. orr.
Kasu honetan orduak -kairós- eginbehar etiko urgente bat seinalatzen du: bortxazko egoera gaindituko duen egoera baten bilaketa. Arazo urgentea denean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.
Urgentea da -esan dio tabernari tximadunari. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 37. orr.
Guztiak ere oso urgenteak segurutik. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.
Sakratua profanatuz, tabua poesia bihurtuz, norma hautsiz entzunarazten du bere ahots urgentea poetak, rock&roll-etik heredatutako posea bere eginez. Berria - Kultura 2006-03-14
Gaur egun egin litekeen galderarik sakonena, asaldagarriena, funtsezkoena, urgenteena hau da: nola edertu gure bizitza merkatuaren legeetan erori gabe, erostearen erremedio errazean erori gabe? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.