Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ureztontzi iz ureztatzeko ontzia.
Kaixo esan ohi dio Garbiñek, ureztontzia beteta dakarrela. Berria - Kultura 2004-08-11
Ureztontzia husten amaitu aurretik, halako ikara-salto bat egin du Garbiñek. Berria - Kultura 2004-08-11
Txemik ere Garbiñeren eskuetara begiratu du, eta ureztontziaren muturrak zomorroren baten aurreko hanken forma ekarri dio gogora. Berria - Kultura 2004-08-11
Marrubiei ere lurrun freskoa zerien, gaztetasun lurrun bat, basoan biltzen diren marrubi txikiei batez ere, baratzeko marrubi handi horiei baino gehiago, azken hauei ureztontzi sunda geza baitarie. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.