Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ureztapen 1 iz ureztatzea.
Edozein modutan ere, Ebrora isurtzen dituen isotopo erradioaktiboen eragina ere kezkatzeko modukotzat hartu du, areago ibaiak Errioxako ureztapena hornitzen duelako. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
2 (hitz elkartuetan)
Gero, kontrol postuko gizonen marmarra entzun zuen eta, hamar minutu geroago, arrastaka ari zen burdinsare azpitik pasatzen zen ureztapen-kanalaren porlanezko hodi handiaren barruan: lehor zegoen, zorionez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.