Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prostata handitu egiten da eta uretra estutzen du, gernuari bidea itxiz. Berria - Gaiak 2004-11-21
Erre egiten zuen, uretra gasolina edo alkohola egiten ari bailitzan komunean behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.
Primate emeengan [...] ikusten dugu uretra baginan amaitzen dela, baina gero eta kanpoalderago; pixa kanporatzeko ere beste bide bat bilatu nahian. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 224. orr.
Emakumeek ez dute pixa baginatik egiten, baizik eta beste bide batetik, zein ipurdiko zulotik eta baginatik bereizita dagoen: uretratik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 224. orr.
Espekuluak uretrako esfinterra pixka bat presionatu egiten duenez, baliteke pixa egiteko gogoa sentitzea, baina berehala pasatuko zaizu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.