Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hango pantalanetik behera ere hainbat ontzi uretaratu dira. Berria - Kirola 2006-01-25
Bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako [...] hegoak astindu eta zuhaitza zuztar-zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz... hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 243. orr.
Gaurko eguraldiarekin, lasai uretaratu genezake batela. Berria - Kirola 2006-03-30
Iluntzean karrakako bigarren txaneltxoa uretaratu genuen, upel batzuekin zamaturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 95. orr.
Leku hura egokia zen kibitka uretaratzeko, ibai bazterra aldapatsu samarra izanik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.
Camek pentsatu zuen [...] aita han izan balitz salbauntzia ureratuko zuela, hondakinetara helduko zela. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.
Atzo uretaratu zuten Hondarribiako Olaziregi ontziolan Gure Itxas Begi arrantzontzia. Berria - Ekonomia 2004-12-18