Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Asaldura, urduritasun eta ezinegon guztiak mendean hartu eta hitz egiteko moduan zela iritzi zionean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.
Gerora esan zion urduritasuna menderatzeagatik egin zuela hura. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Urduritasuna menperatuta zeukan itxura batean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 156. orr.
Urduritasuna gailendu zitzaidan eta gogoeta ilunenak etorri zitzaizkidan burura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 189. orr.
Urduritasunari, ordea, izuak hartu zion gaina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Ordu erdiz urduritasunari eutsi ondoren, haserre samar, botoiak bakean uzteko eskatu zion Peterrek Dusseli. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.
Gorpu baten hurbiltasunak urduritasuna sortzen baitu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.
Urduritasuna gainditzeko, baso bat ardo hartu zuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.
Ez zuen jadanik erakusten lehengo urduritasun edo desirarik, eta, noizbehinka, totoloturik aurkitzen zuten, aurpegian irribarre bitxi bat zuela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.
Ateko begirazulotik zelatatzen zuen soldaduak ezin zuen urduritasun hura eraman. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Nik ia ez nuen mokadurik jan, urduritasunak korapiloa egin baitzidan urdailean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 265. orr.
Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.
Une batez urduritasunak gandutu zion burua, baina laster jarraitu zuen berriaren haria. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 43. orr.
Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Txekearen aipamen hark kendu zizkidan urduritasun guztiak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 109. orr.
Urduritasunak dardara eragin zidan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.
Hotzak eta urduritasunak dardarka nenbilen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 28. orr.
Urduritasunik batere adierazi gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.
Horrek nahastu egiten zituen lagunak, eta beren jarlekuetan urduritasunez higiarazten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Emakumeak gabardinako ezker patrikan urduritasunez xerkatu ondoren atera ditu giltzak eta altzairuzko ate bat irekitzeari ekin dio. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
Urduritasunezko ezinegon bitxi batek hartu ninduen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
-Pandora? -urduritasun nabaria sumatu zen Operazio-zuzendariordearen ahotsean-. Bere gorputza eta bere begitartea irudikatzearen irudikatzeaz urduritasun handiak ninduen hartua: eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 44. orr.
Arrisku handiak hartzen dira, eta urduritasun handia dago, baina, era berean, ilusio handiagoa dago. Berria - Kultura 2004-11-21
Bero leun bat bular aldean, urduritasun arraro bat bihotzean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.
Halako urduritasun larri bat jabetu zen haren pentsamenduen ildo herdoildu eta logaletuaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.
Edozer gauza hobeto, han, eskailera oinean, izerdi hotzetan jartzen ninduen urduritasun zital hura, larritasun hura [...] jasan beharra baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.
Urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila. Lasai igo zituen eskailerak, nahiz eta halako urduritasun bihurri batek kilika egin urdailean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.
Mutiko arrotz haren soa ez zezakeen jasan, urduritasun esplikagaitza sortzen zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.
Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.
Oraingo urduritasun honek, baina, ez zeukan zerikusirik emakumearekin, egunetik egunera gehixeago maite baitzuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.
-Bagoazela esan dizut -esan zuen berriz urduritasun-ahotsaz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 109. orr.
Gure aita, handik gutxira, urduritasun keinuak egiten hasi zen, mahaian erakusten zituen urduritasun keinu berberak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 56. orr.
-Tibor... -esan nuen, urduritasun-barrez-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Albora heltzean, halako urduritasun puntu batek gaina hartu zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 270. orr.
Telefono deia zuela esateko berriz abisatu ziotenean [...] korrika joan zen Lucy pasilu luze haietatik aurrerantz, urduritasun puntutxo batek jota, dardar ttipi baten gisakoa bihotzean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.
Urduritasun uneak izan ziren, ordea, eta Iker Camañok Iban Mayori lagundu behar izan zion helmugaraino iristen. Berria - Kirola 2004-07-10
Atentatuaren ondorengo urduritasun giroa nabarmendu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Bazerien igurikimen-kutsu halako bat, desatsegina ez zen urduritasun apur bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Hurbiletik jarraitu du haien jarduna, eta onartzen du halako patxada-urduritasun sentsazio bat daukala. Berria - Kirola 2004-06-12
halako urduritasun (6); urduritasun apur bat (4); urduritasun arraro (3); urduritasun bitxi (3); urduritasun handia (11); urduritasun handia dago (3); urduritasun handiko (3); urduritasun puntu (5)
hasierako urduritasuna (7); tentsioa eta urduritasuna (3); urduritasuna agerian (4); urduritasuna agertzen (3); urduritasuna aldendu (4); urduritasuna antzematen (3); urduritasuna areagotu (4); urduritasuna da nagusi (3); urduritasuna eragin (6); urduritasuna eragin zuen (3); urduritasuna eta ezinegona (3); urduritasuna eta tentsioa (4); urduritasuna izan (6); urduritasuna nabari (4); urduritasuna nabaritu (4); urduritasuna nagusi (3); urduritasuna sor (3); urduritasuna sortzen (9); urduritasuna sumatzen (3)
urduritasunak eragindako (3); urduritasunak jota (6)
urduritasunik gabe (5); urduritasunik nabaritu (4)