Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urdiñarbetar (orobat urdinarbetar g.er.) izlag/iz Urdiñarbekoa, Urdiñarberi dagokiona; Urdiñarbeko biztanlea.
Zumarragan izan da euskaltzain idazlea Jean Mixel Bedaxagar urdinarbetar kantari ezagutuarekin. Herria 2001-06-14
Txirulari, kantari, dantzari eta pastoral egile urdiñarbetarraren aburuz, Pierra Bordazarreren ospea eta plazagizon izaera azaltzen duen kontu nagusia da nekazari mundukoa zela. Berria - Kultura 2004-10-03
Etxahun-Iruri ongi ezagutu dutenen artean da Jean-Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra. Berria - Kultura 2004-10-03
Sortzez urdiñarbetarra da hau, eta zamalzain handienetarik izana. Herria 2001-03-22
Urdiñarbetarrak pozik ageri dira, maskaradak plazaratzearen ondorioz, dantza utzita zuten zenbait mutil itzuli direla ikusita. Berria - Kultura 2006-02-10