Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaberri aurreko zeru urdinxkari begira. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.
Musikako kioskoaren zutabe urdinxkak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Azkenik, betazal urdinxkak altxatu egin ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Gauean, lotokietan argi urdinxka bat egoten zen piztuta. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Hasieran, argi elektriko urdinxka sartzen zen leihoak estaltzen zituzten errezel lodien artetik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.
Beren altzairuzko bizkarrezurren tonu urdinxkak leundu egiten zitzaizkien pixkanaka sabelen gozotasun gardenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Urrunean, gandu urdinxkaren artetik, birfindegiko edukiontzi handiak igartzen ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.
Ilargiaren distirak itzal urdinxkak sortzen zituen Velascoren aurpegi zurbilean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.
Hantxe kokorikatu nintzen, buruari eskuez eutsirik, ilargipe urdinskan izerditan blai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Freskoak eta gazteak ziren aurreneko muino eta mendiak, hoteletik hurbil zeudenak; [...] urdinxkak, kearen kolorea eta arintasuna zutenak, urrun-urrunenak, azkenekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Kaio zuri-urdinxka mordo bat itsasertzean, Iparralderantz militarki noratua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.
Baina aurpegiak burdin urtuaren kolore beltz-urdinxka hartu zuen, eta hortz hori handiak karraskatu zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.