Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haran gaineko zeruak urdintasun aratza zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Paisaia, bidaia, zeruaren urdintasun gehiegizkoa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.
Ogi zelai hedatuen zedarrietan hedoiak bereiz zebiltzan, zerua urdintasunaren xatarraz troxatu eta zuritasun mardulez hantuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 144. orr.
Zerua bukaerarik gabeko urdintasun argitsua zen eguzki zuri itsugarriaren azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.
Hurrengo goizeko lehen argiarekin, oinarri zarpail eta arre hartan piperrautsaren edo alheñaren gorritasuna itsatsiko ziren, katilu eta plateren horitasuna, babutxa eta kaftanen urdintasuna; kolore horiek eta, beste eskala batean, alfonbra-dendan ikusi berri genituen guztiak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 222. orr.
Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Ia bat-batean, zurbiltasunera bitarteko kolore-aldaketarik gabe ia, hilotzaren urdintasun lurkarak ordeztu zion masailetako kolorea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Ez zuen nahi bere burutapenak airean arin planeatzen doan hegaztia izatea, horizonte mugagabe guztiak begien bistan, urdintasun ferekatzaile eta samurraren luze-zabal osoa, sakontasun osoa, poztasun osoa eskuragarri. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.