Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskari hurbildu zitzaion, marra urdindun soinekoa ukitu nahi izan zion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Françoisi eskua Luisaren eskuin eskura joan zitzaion, zain urdindun eskura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.
Amila urdindun gizona jaitsi zen eta soldaduen buru egiten zuenarengana jo zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Soineko koadro zuri-urdindun bat, ama Chantemessek erabilitako tartan oihal batez egindakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Hori esan zuen erreguka, eta entzun egin zion adats urdindunak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.