Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urdekeria iz txerrikeria.
Inork ere ez duelako gustuz onartzen agian bere etxea ez duela behar lukeen bezain txukun eta garbi, beti bai baita norbait zure balizko gardentasuna urdekeria apurño batekin lizuntzen duena. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.
Baina gizon haren urdekeriek ileen jaiokeraraino berotzen ninduten, haren ur-lasterrari jarraitzera behartzen ninduten, eta nire baitan gogo bizia sentitzen nuen esku artean zuen tranga hura hondoraino ezar ziezadan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.