Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urdazubiar (orobat urdazubitar) izond/iz Urdazubikoa, Urdazubiri dagokiona; Urdazubiko biztanlea.
Oraingoan zerk egin zuen huts inoiz ez zuen jakin azpidiakono urdazubiarrak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.
Urdazubiarrak jokatuko luke ez dela luzatuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.
Etxepare Garaztarra, Etxeberri ziburutarra, Axular urdazubiarra, Oihenart mauletarra. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 28. orr.
Urdazubitar gaztea bere garaiko unibertsitaterik famatuenaren aurrean dago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.