Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urdail 1 iz ugaztunen digestio hodiko erraia, zorro itxurakoa, hestegorriaren eta heste mehearen artean dagoena.

Kafe hondarrak lehortu eta behin eta berriro egosi, besterik ez genuen egiten, eta horrela urdaila berotzen genuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 51. orr.

Alkoholak urdaila berotu zidan eta garunak gozatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Urdaila hutsik dute, baina azenario bat murduskatuz joaten dira, beren etxe hotzetatik irten eta oraindik ere hotzago dauden kaleetatik ibiliz, ikasgela hotzetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Urdaila salda apur batez bederen bete nahi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Lasaixeago, urdaila ongi beteta eta ostatu txukun baten helbidea sakelan atera nintzen garagardotegitik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Urdaileko lanari eragiteko aski da kikarakadatxo bat kafe hartzea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.

Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Baretik eta urdailetik gaixo zaude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 362. orr.

-Urdailetik gaizkituko duk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.

Baju samarra eta potoloa, jantzita zeraman gabardina irekitik urdail puztua aurreratzen zitzaion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.

Urdail gogorra izan behar, zura irentsi eta urdailean egosteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 178. orr.

Nik urdailaren ahoan neukan bazkaria.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 251. orr.

Oka hasteko gogoa zetorkion urdailetik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Zuri-zuri geratu naiz, urdaileko mina eta bihotz taupada hasi zait, beldurragatik dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

Botagurak eman zion Frantziskori bere urdaileko gaitzagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.

Urdaileko minbizia dudala baneki, tiro bat botako nioke neure buruari!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 300. orr.

Urdaileko gaitz kroniko batek jota igaro zituen azken urteak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Urdaileko ebakuntza beharrik ez duela izango.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Kleiman jaunak, gure pozgarriak, urdaileko hemorragia bat izan zuen atzo.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

2 (textuinguru teknikoagoetan)

Urdaila da tankea, eta ahoa eta hestegorria jo litezke tankerako tututzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Benetako digestioa urdailean hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Azkenean, erradiografia batean, Rouengo espezialistak polipo bat aurkitu zion urdailean, berehala kendu beharrekoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Urdaila txikitzeko ebakuntza ez da estetika arrazoiengatik egin behar, osasun arazoengatik baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Zortzi organo, gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Substantzia batzuek, batez ere aspirinak eta alkoholak, mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Hernia diskala, neumonia eta urdail-hesteetako odoljarioa zirela medio iragan beharreko beste hiru ospitalealdiren ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Gerta daiteke, eta halaxe gertatzen da maiz, landare gaien hartzidura azetosoak urdailaren barruan gasa sorraraztea [...] gorpua azaleraraziko duen dilatazioa sortzeko nahikoa dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 153. orr.

Urdail urinak desegin egiten zuelako intsulina urdailera iristean.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Urdail eta hesteetako dispepsia: ur sulfatatuak (sulfatatu kaltzikoak eta sulfatobikarbonatatu kaltzikoak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

3 (sentsazioen irudizko egoitza gisa)

Intrigaturik abiatu nintzen, urdailean xinaurriak zebilzkidala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

Urduritasun kiskalgarri batek hartzen dizu urdaila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

Trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Halako atximurkada bat sentitu nuen urdailaren ahoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Bola bat urdailaren erdi-erdian. Arnasa hartzen uzten ez didan halako zama bat dut urdailean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Haren izena aipatze hutsak urdaila nahasten dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Korapiloa sumatu zuen urdailean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.

Orratz ikusezin batek zeharkatzen dizkit bizkarrezurra, bihotza, urdail-ahoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Pena ere banuen, halako tristura bat urdailean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Espantua urdailetik eztarrira igo zitzaizunean, zerbait esateko ahaleginak eman zizun benetako egoeraren neurria.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

Dardara bat sentituko zuela urdail-barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 105. orr.

Halakoetan urdailetik datoz ideia ilunak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Ehun-geruza bat da urdail-mukosa, fluidozko kapa labain batek estalia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Behin aipatu nion, tamalez, neure urdail-ondoezarena; akabo, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

· Eskale baten txakurra jatetxe kanpoko zabor artean bilatzen ari da afari aho gozagarri eta urdail betegarria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

5 toraxaren beheko aldea, urdailari dagokiona.

Lodi samarra zen, eta alkandora garestiak ezin zuen urteetan zehar hazitako urdail gantzaduna ezkutatu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Ustekabean, kristoren kolpea eman dizu urdailean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Ukabilkazo zaparrada urdailean eta sabelean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.

Urdailean ukabilkada bezalaxe, igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Urdailean eman dizute lehenengoa, aurpegian gero; ukabilen erasoa jasan ezinik, lurrera etorri zara berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 26. orr.

So iluna botatzen zuten begi haiek, urdail gainean pistola pausatzen zion gizonarenak bezalakoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Zer nolako mauka Hiriarentzat, jateko goseak urdailean sortzen duen azkura ere urdaila igurtziz baretuko balitz!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

6 beste animalietan, txegoste hodiaren zabalgunea, janaria jasotzen duena.

Hiru ezaugarri ditu nagusiki larretik bizi diren animalien digestio-sistemak: urdail handi bat (225 litro behiarenak), heste luze bat (30 metro behiarenak) [...] eta zelulosa almidoi bihurtzeko gaitasuna duen bakterio-populazio bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Txahala adinako indioilar bat ekarri zuten, denetariko jaki gozoz beterik: arrautzaz, arrozaz, gibelaz eta beste hainbat gauzaz, hegaztiaren urdailaren barruan estu-estu sarturik denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Bere ostruka-urdailak harriak ere liserituko lituzke, baita lizundutako txanpon zaharrak ere.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 39. orr.

Niania delako hori aza-zoparekin batera zerbitzatu ohi den jaki ospetsu bat da: zerri-urdaila artobeltz-ahiz, garunez eta hankaz betea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.

Basamortuko eltxoen urdaileko proteina batek zabaltzen du Leishmaniasi gaitza.  Berria - Gaiak   2004-10-29

7 irud/hed

Mokofinak, urdail eskertuak eta influentzia-trafikoak.  Berria - Kultura   2004-02-04

8 urdail zulo (orobat urdailzulo)

Irudi ezatsegina, urdail-zuloraino iristen baitzaizkit haien garrasiak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.

Sentitu egiten dut oraino urdailzuloan emandako ukabilkada: "Honaino iritsi gara".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus