Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbeste famatu ohi zuten euskara urbano, hiritar edo hiritartua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.
Informazio fluxu azkar eta eraginkorrak gainpopulatuak zeuden eremu urbanoak arindu behar zituen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.
Bozkatzaile gehienak kasko urbanoan daude eta inbertsio gehienak hor geratu dira. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Europan biztanleen %75 inguru hirietan edo gune urbanoetan bizi gara. Berria - Gaiak 2004-07-08
Gune urbanoak gehiegi hazi dira, lekurik ez diote uzten nekazaritzari. Berria - Ekonomia 2004-02-06
Hiria errealitate sozial eta giza espazio moduan landuko dute, baina baita lurralde mitiko edo oihan urbano moduan ere. Berria - Kultura 2004-10-24
Santutxuko paisaia urbano bat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.
Hiria errealitate sozial eta giza espazio moduan landuko dute, baina baita lurralde mitiko edo oihan urbano moduan ere. Berria - Kultura 2004-10-24
Autobus urbano pare bat eta kotxe batzuk. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.
Barranquilla [...] taxian zeharkatuta, labirinto urbano kaotikoa iruditu zait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.
Zeren noiz edo noiz zirkulazioan ere jarri beharko da euskal argot urbano bat. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.
Egia esan, erabat urbanoak diren denboretan, erritmoetan, gabiltza. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Nire aurreko baserritarkeriez kezkaturik-edo, istorioak urbanoa izan behar zuela adierazi zidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.
Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.