Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urbanizazio 1 iz urbanizatzea.

Lur zoruen urbanizazioak Iruñerri inguruko udalerri askoren diru sarrerarik garrantzitsuena dira.  Berria - Harian   2005-09-14

Giza asentamenduetan eta urbanizazioan plangintza aplikatu behar da, ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarriak saihestu eta denontzako gizarte, ekonomi eta ingurumen mailako onurarik handienak eskuratzera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gipuzkoako Aldundiak ez du Donostiako Udalaren urbanizazio plan bat onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Duela hiru urte amaitu zuten ikastola ondoko urbanizazio-proiektua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 85. orr.

Urte amaierarako kanpoko urbanizazio lanak bukatuko direla uste du Erakustazokak.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

LKS etxegintza eta urbanizazio enpresan egiten du lan Del Campok.  Berria - Gaiak   2006-03-31

VII. taulak erakusten duen bezala, urbanizazio-tasen gorakada ez dago industrializazioaren lastertasunarekin zuzenean lotua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

3 urbanizatze plangintza unitario baten ondorioz eraikitzen den etxe multzoa.

Ondoan urbanizazio handi bat dago, auzo gisa ulertzen ez dugun etxe multzoa.  Berria - Kultura   2004-02-21

Donostiako Udalak Txominenea izeneko urbanizazioa egin nahi du Martutene inguruan, 1.233 etxebizitzakoa.  Berria - Harian   2005-08-14

18 zuloko golf zelaia eta 100 etxebizitzako urbanizazioa eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Etxebizitza blokeek urbanizazioek baino energia gutxiago gastatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Nekazaritza industrialak [...] landatar herriak desagerrarazten ditu, txaletez betetako urbanizazioen mesedetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Etxe elkarri atxikien urbanizazio berrien artean segitu nien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Etxez aldatuko dira David eta haren neskalaguna, Dulantziko urbanizazio bateko berrehun eta berrogeita hamar metroko txalet batera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Bere aitaren txaleta kokaturik zegoen urbanizaziora ailegatu ziren arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 261. orr.

Jaizkibelgo urbanizazioko auzo elkarteak batzarraren amaieran irakurritako idatziak ere honela dio: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gain hartatik ikusita, uhartearen hego-kostaldeko urbanizazioek larregi argitutako hiri insomne baten atalak ziruditen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Bigarren mailako errepide sarean ere sarri gertatzen dira istripuak, batez ere, hainbat herritan eraikitzen ari diren urbanizazioak eta txaletak sortzen dituzten joan-etorriak direla eta.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Gortinak baztertzeko keinua egin orduko urbanizazioko argi guztiak piztu dira batera, eta auzokoen setter urduria zaunka bizian hasi da lorategi bazterretik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urbanizazio lanak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus