Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urbanizatze iz eremu bat urez, argiz, zoladuraz eta gaineko hiri zerbitzuez hornitzea.
Garrantzi handiko erabakia da trenbidearen ibilbidearen aldaketa eta lurperatzea, sekulako ondorioak izango baitu Gasteizko etorkizuneko urbanizatze prozesuan, eta hiriaren diseinu orokorrean. Berria - Harian 2006-02-21
Hiri zaharreko karriketan ere ari dira lanak, hala-nola hiritartze edo urbanizatze planak segituz. Herria 2002-08-08