Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urbanista 1 iz hirigintzan aritzen den pertsona.
1989an Berlingo harresia erori eta Alemania batu ondoren, Berlin berreraikitzeko eztabaidan arkitekto eta urbanista ugarik aurkeztutako proposamen arkitektonikoak bildu dituzte erakusketan. Berria - Kultura 2006-05-02
Herriak han behean urbanisten planoa ematen zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.
Euge arkitektoa zen, Milan berregin nahi zuen eta urbanistarik onena Federiko Bizargorri izan zela zioen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.
• 2 izond hirigintza aritzen dena.
-Arkitekto urbanisten topagunea-edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.