Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uranio (orobat uranium g.er.) 1 iz gai bakuna, metal gogor eta trinkoa, nikelaren kolorekoa, irradak berez igortzen dituena (U; at. z. 92).

Uranioa oso mineral merkea da; izan ere, erruz dago naturan.  Berria - Mundua   2004-06-25

Uranioa dentsitate handiko minerala da eta naturan dagoen elementu astunena da.  Berria - Mundua   2004-06-25

Nabarmendu behar da energia nuklearra ez dela berriztagarria, eta erregai nuklearra ere, uranioa, agortu egingo dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

1942an Enrico Fermi zientzialariak lehen erreaktore nuklearra eraiki zuen uranioa erabiliz.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Teheranek, baina, uranioa helburu baketsuetarako erabiliko duela dio.  Berria - Mundua   2004-10-06

Uranioa aberasteko metodo berri bat nola lortu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 31. orr.

Iranek iragarri du ez duela uranioa aberasteko programa bertan behera utziko.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Uranioaren aberaste prozesua.  Berria - Mundua   2006-01-31

Azken zortzi hilabeteetan, [Iranek] 120 tona uranio eraldatu ditu.  Berria - Mundua   2006-04-29

Uranioz kargatutako armak.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Uraniozko bonbak 1995. urtean jaurti zituzten berriro.  Berria - Mundua   2004-06-25

2 (izenondo eta izelagunekin)

Uranio metalikoa, gure lurraldeotan, inork ez du sekula ikusi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Uranio aberastua energia iturri gisa erabiltzen da.  Berria - Mundua   2004-09-22

Milaka tona uranio pobretu utzi ditugu Afganistanen eta Iraken.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Berinazko ontzi batean zerratu uranio horaila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Hondakin erradiokatiboak, (erregaiak, uranio gastatuak...) erreaktoreko eraikinean gordetzen dituzte uretan.  Berria - Harian   2005-07-20

Horretarako, Uranio 235aren masa kritikoa ezagutu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Saddam Hussein Irakeko buru ohia Nigerren uranio aberastua lortzen saiatu zela esan zuen Bushek.  Berria - Gaiak   2004-10-09

AIEA kezkatua dago ikuskatzaileek aberastutako uranioak kutsatutako materiala aurkitu dutelako.  Berria - Mundua   2004-01-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputz alderraien mareak lagun taldea fisionatu zuen, zartaturiko uranio-bonba bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 126. orr.

Munduko uranio hondakinen kopurua ikaragarria da.  Berria - Mundua   2004-06-25

Tokaimurako zentral nuklearrean uranio ihesa gertatu zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Uranio maila handiak Irak eta Afganistanen: herritar zibilak eta okupazio indarrak Afganistanen eta Iraken kutsaturik daude pobreturiko eta ez pobreturiko uranio kopuru izugarriekin, AEBek erabilitako tonaka uranio armen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Uranio meategietan lanean zebiltzan indioak gordetzen ziren aterpe abandonatuetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

Abereen arteko batek ere ez du, oraingoz behintzat, H bonbarik asmatu, ez eta, nik ditudan txostenen arabera, uranio-hobirik inon idoro izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Iranek hamar bonba nuklear fabrikatzeko nahikoa uranio gas badauka.  Berria - Mundua   2006-03-09

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Isiltasuna eta uranio hauts-izpiak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Moskuk, iazko urte amaieran, proposatu zuen uranio aberaste prozesua Errusian egitea.  Berria - Mundua   2006-01-17

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Okupazio indarrek bi milioi kilo uranio pobretu hauts barreiatu zituzten Iraken.  Berria - Mundua   2004-06-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus