Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritik kanpo egonik, auzoan lekua sobera zegoen txaboletarako, eta familia ugarik egin zituzten txapaz, uralitaz eta kolore guztietako xaflaz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Erretegiaren alboan semeak erosi berri duen 4 x 4 ibilgailu galanta egoten da, uralitaz moldaturiko erdi-txabola zarpailean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.
Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.