Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egiptok, pertsiarren garaian, ez zuen Itsaso Gorrian muga; ez zeukan Nilo ibaiak bere uraldietan estaltzen duen lur-zerrenda luze eta estua baizik, bi aldeetatik mendikatez mugatuta dagoena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.
Uraldi sasoia zen Siberiako arro guztian, eta Irtish ibaiaren ur maila handia zen oso. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.
Uraldian urak ibaiertzeko sahatsa estaltzen duen bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 81. orr.
Burrundara luze zaratatsu bat izan zen ehunka uraldiren ahotsa bezalakoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 55. orr.
Agian, uhaldian, ibaiak garbituko du nire odola eta fruitu heldu moduan itzuliko naiz lurrera nire gorputzaren bila. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.