Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarriegiren haurtzaroko eta gaztaroko Donostian, gremioetan banatutako gizarteak taxutzen zuen eguneroko bizitza, errementariek, marinelek, okinek, kandelagileek, gozogileek, upelgileek, aiztogileek, arotzek eta inprimatzaileek hain zuzen. Askoren artean «Rataplan» - 69. orr.
Bankariak kontabilitate bikoitza egiten, upelgileak bolumenen geometriaz baliatzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.
Laburra izan baitzen upelgilearekin batera sotoetako gaiak zerrendatzen harako hartan eman nuen denbora. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.
Ateka gaizto hartan upelgilearen antzearen beharra geneukakeen, oholak josten berak baitzekien hobetoen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.