Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak: upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.
Barrikak, upelak eta upelen uztaiak egiten eta lantzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Upel bat iritsi zait Amontilladoa omen dena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.
Martxo ederrak eta lehorrak, upelak betetzen ditu (sagardoarenak, noski). Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.
Anartean, hainbat upel hustu eta hainbat emamintz urratu ziren, ilunpearen babesean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.
Legarretak du, gainera, upelak irekitzen dituen giltza, eta honek «txotx» oihu egiten duenean hurbiltzen zaizkio. Berria - Kultura 2006-02-11
Upeletik zahagiak betetzeko dolarearen azpian jarri zenean, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.
Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Arrain gazituen upelen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Ganbarara igo naiz eta hamarren bat minutu egon naiz upeleko patatarik txikienak aukeratzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 201. orr.
Nola torturatzen zituzten bekatariak, gizonak eta emakumeak, galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 25. orr.
Gerra-gizonek, upela irauli, eta mutiko bat aurkitu zuten hantxe. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 109. orr.
Osinaren ertzera hurbiltzen ari ginenean, upela askatu, eta uztaian lotzera etorri zen anaia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Upela hautsi, baina ez dadila ardorik isuri. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.
Portugaleteko nasan, hantxe zeuden hogei bat upel, denak lerro-lerro. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.
Zein da upelaren edukiera? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.
Upela karelpean estekatzen zuten uhalez baliatuz, upel hartan bertan neure burua lotu eta jauzi egin nuen itsasora. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.
Ene gogoaren kontra, upelari errespetuzko soka lotu nion, gero Mateok gora tiratzeko agindu eman zuen, eta ni hantxe gelditu nintzen, besorik eta hankarik gabeko urkatu moduko upel hari begira. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 61. orr.
Askotan utzi izan zituzten gazte karlisten eskuetan, itzainez mozorroturik haiek, armez betetako upelak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.
12 emakume irtengo dira lehen aldiz upela jotzen Union Artesanako danborradan. Berria - Euskal Herria 2006-01-11
Danbor eta upelen bandak, haiek ere lehen inperioko uniformez jantziak. Askoren artean «Rataplan» - 30. orr.
Gupida hartzen zioten, argalagoa iruditzen zitzaien, upela baino lodiago egon arren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Gizon mozkotea zen don Kosme, eta gizen-gizena, berrehun libratik gora bai, upel bat iduri. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.
Alarguna andre motza eta upela bezain biribila zela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 193. orr.
Bezatzailea, ordura arte halako hoztasun nabarmenez portatu zen gantz upel hura, adarra jo besterik egin ez zien morroi gogor sobornaezina, horratx orain, begiak malkotan blai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Mozkor pare ederra zuek biok, upel hondogabeok, hondamena ekarriko diozue nagusiari! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.
Jexuxek kontatutakoa eta liburuak dakarrena upel bereko sagardoa da. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 171. orr.
Idi-orgek garraiatu upel handietan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 43. orr.
Erdi ilunpetan antzemandako upel ikaragarrietan, hantxe atsedenean milaka hektolitro ardo beltz arrunt. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Upela handi baten garbitzeko manua eman zion aitak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 529. orr.
Zurezko upel txikiak, aluminiozko gurin-ontziak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
Sarrerako upel herdoilduen harresia zeharkatu behar dugu erakusketa ikusteko. Berria - Kultura 2004-04-13
Bostak eta hogei ziren, upel hutsen aterpearen atzetik egunsentia bistatzen zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Upel ustelean ardo ona sartzea bezala da. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 58. orr.
Kristalezko upel bertikal bat zunan, horma bati lotua zegoena eta gainean zurezko txapela bat zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.
Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.
Berogailuak eta laurdenkatzaile baten upel zikin-zikinak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.
Hark berak zaharrarazten zuen haritzezko upeletan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 165. orr.
Esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 92. orr.
Hark erantzun: "ehun upel olio". Elizen arteko biblia Lk 16,6
Ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.
Hemen azukre zaku batzuk, han hainbat upel likore. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 113. orr.
Gazta sartu ziguten, kintaletan, bizkotxoa bezala; eta ardoa sartu ziguten, upeletan; eta babak, anegatan; eta olioa, arroatan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.
Upel-uztaiak neke handiz lantzen ziharduen berak han behean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
Pariseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Bolbora herexa bat bazen bi upel lerro bereizten zituen ibilbidearen punta batetik besteraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Jada 2,2 milioi petrolio gordin upel eta 1,2 milioi petrolio findu upel galdu dira eguneko. Berria - Harian 2005-09-24
Litekeena duk Alargun Beltzaren ADNa azido nitriko upel batean egotea honezkero, landareentzako ongarri bihurtua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.
Ur upelak eta olio dupak zeramatzaten arrodaka. Alain txikia dolarearen sarrerako ardo upela hondogabetu batean uzkurtua zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.
Besotik oratu zion, eta sotora egin zuten biek, Mateoren arotz-zokondora, edo, beharbada, sagardo upeletara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.
Sotoan bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak igotzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin, zapata-fardelak, ogi-zakuak, Bordeleko galleta-kutxak, oheentzako espartzua, ardo- eta pattar-upelak baitzeramatzaten gudarosteentzat Baztango ibarrera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Baldinba ene adiskideek ene ohoretan edanen dituzte hortxe metatuak ikusten dituzun aguardient upelak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Patata upelaren gain-gainean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Bolbora upela da egoera. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 114. orr.
Beharginak entzuten ziren biraoka, mutil saltzaileak -txerri-mutur upelen ondoan, adi- beren letania zolia deiadarka. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.
Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtziarik eta zentzurik gabe, eta Euskaldunon Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren beste atxiloketen upel berean sartu zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 118. orr.
Ahalmena: 1,6 milioi upel egunean, 80 milioi tona petrolio urtean. Eguneko 3,5 milioi upel ekoizten ziren garai hartan. Berria - Gaiak 2006-04-27
Gasolioaren stock-ak 800.000 upeletan gutxitu direla kalkulatu dute adituek. Berria - Ekonomia 2004-10-06
40.000 tona erregai 1,4 milioi upel zeramatzan barruan, eta istripuaren ondorioz [...] 37.000 tona erregai isuri ziren, eta kaltea oso handia izan zen. Berria - Gaiak 2006-02-03
Aruba inguruko instalazioak, hilero 7,1 milioi upel petrolio ekoizten izan dituztenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Petrolio-upelaren prezioa, dolarretan adierazita, bikoiztu egin zen 1978 eta 1985 artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
1,8 milioi petrolio upel esportatzen ditu gaur egun Irakek. Berria - Mundua 2004-06-17
Estrategia horren ondorioz, hilabete batzuetan 29 dolarretik 10 dolar baino gutxiagora jaitsi zen upelaren prezioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Brent upela Texas upela baino garestiago. Berria - Harian 2006-04-19
Gin hau upelekoa izango zen! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.
Beste upeleko sagardoa da hitzaldiaren amaieran entzule horiek gure tesiarekin bat datozen edo ez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.
Seguru edo egokia zer izango den, beste upeleko sagardoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.
Seguru edo egokia zer izango den, beste upeleko sagardoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 97. orr.
· Aitor dut nire irudimenarena beste upeleko edabe bat zela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 281. orr.
Jexuxek kontatutakoa eta liburuak dakarrena upel bereko sagardoa da. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 171. orr.
bi milioi upel (8); biltegietako upel (3); garagardo upel (3); milioi bat upel (8); milioi petrolio upel (14); milioi upel (90); milioi upel ekoitziko (4); milioi upel ekoizteko (3); milioi upel ekoizten (9); milioi upel gehiago (22); milioi upel gutxiago (7); milioi upel kontsumituko (4); milioi upel merkaturatzen (4); milioi upel petrolio (4); petrolio upel (31); petrolio upel gutxiago (5)
upel artean (3); upel ekoitziko (5); upel ekoizteko (4); upel ekoizten (13); upel ekoizten ditu (5); upel gehiago ekoitziko (3); upel gehiago ekoiztea (5); upel gehiago ekoizteko (3); upel gehiago merkaturatu (4); upel gutxiago (19); upel gutxiago ekoizten (3); upel kontsumituko (4); upel kontsumituko direla (3); upel merkaturatuko (3); upel merkaturatzen ditu (5); upel petrolio (7); upel petrolio gutxiago (3)
amontillado upela (3); brent petrolio upela (9); brent upela (73); petrolio arineko upela (4); petrolio upela (33); texas upela (17); texasko upela (7); upela baino (4)
betetako upelak (3); brent petrolio upelak (14); brent upelak (43); petrolio upelak (33); texas petrolio upelak (4); texas upelak (12); upelak behera egin (4)
brent petrolio upelaren (5); brent upelaren (11); brent upelaren prezioa (3); da upelaren (4); petrolio upelaren (31); petrolio upelaren prezioa (9); petrolio upelaren prezioak (5); texas upelaren (4); upelaren prezioa (24); upelaren prezioak (10)
beste upeleko (3); upeleko prezioa (3)
milioi upelekoa (7); milioi upelekoa izango (3)
petrolio upelen (4)
bi milioi upeletan (3); milioi bat upeletan (5); milioi upeletan (12); upeletan handituko (3)