Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
untxitegi iz untxientzat prestaturiko tokia.
Bazter guztietan azaltzen ziren Animalien Aldeko Elkartearen arauak, hainbat solairu zituen ukuiluan, hiltegi sofistikatuan, edo untxitegi ezin txukunagoan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 123. orr.
Untxiek untxitegira egin zuten ihes, izuti, kaiolako egonaldiak gogortutako oinen bultzadaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 41. orr.
Beste baserritar batek salatu du ehiztariak baratzera sartu eta lapurtu egin ziotela; gainera, untxitegian hamar untxi falta zitzaizkiola ere ohartu zen. Berria - Euskal Herria 2004-02-04